Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Asfaltatze lanak Sabino Arana Kalean

Asfaltatze lanak Sabino Arana Kalean

Uztailaren 2,3 eta 4an (asteazkena, osteguna eta ostirala) egingo dira

BANDOA

ASFALTATZE LANAK SABINO ARANA KALEAN

Auzokide guztiei jakinarazten zaie uztailaren 2, 3 eta 4an (asteazkena, osteguna eta ostirala) asfaltatze lanak egingo direla Sabino Arana kalean. Horregatik, txandakako pasoa izango dute ibilgailuek bertan. Hala eta guztiz ere, erretentzioak ekiditeko, aukeran beste bide batzuk erabiltzea eta eragindako bide-tartean ez ibiltzea gomendatzen da.

Barkatu eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2008ko ekainaren 27a

ALKATEA

Izp.: David Latxaga Ugartemendia