Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Udalak 340.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du udalerriko argiteria berriztatzen eta hobetzen

Udalak 340.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du udalerriko argiteria berriztatzen eta hobetzen

Instalazio guztiak ari da berriztatzen Udala, zutabe, luminaria, lanpara eta ekipo elektriko zaharrenak aldatuz • Udalerriko kale eta plazetako argitasun-maila hobetu, gauerditik aurrerako kontsumo elektrikoa nabarmen gutxitu eta argi-kutsadura desagerraraztea da proiektu honen helburua.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 348.540 euro inbertituko ditu guztira 2008an, 2006an abian jarri zuen Argiteria Publikoaren Hobekuntza  Planean.

Lehendik dauden instalazio guztiak berriztatzen ari da Udala ekimen honen bidez, zutabe, luminaria, lanpara eta ekipo elektriko zaharrenak aldatuz eta koadro elektrikoetan fluxu-erregulagailuak eta, ezarriz. Horri esker, udalerriko kale eta plazetako argitasun-maila hobetu, gauerditik aurrerako elektraindar-kontsumoa nabarmen gutxitu eta argi-kutsadura desagerraraztea lortu da. Errendimendu kromatiko bikaina duten eta lehengo lanparek baino argi zuriagoa ematen duten zeramikazko erregailudun metale-halogenuro  lanparak jarri dira.

Aurten egindako hobekuntzak honako hauek dira:

- Metale-halogenuro lanparen eta ekipo elektrikoen aldaketa Sabino Arana kaleko oinezkoentzako eremuan, Zirilo Arzubiagan, Abasolo Apezpikun eta errotondan.

- Metale-halogenuro lanparen eta ekipo elektrikoen aldaketa Ixerbekoan.

- Metale-halogenuro lanparen eta ekipo elektrikoen aldaketa Andra Mari Plazan.

- Metale-halogenuro lanparen eta ekipo elektrikoen aldaketa udalerriko sarreran, Lidl-etik San Pedro Partikularrera bitartean (eskuinaldea).

- Tejera parkeko farolen aldaketa.

Hona hemen, berriz, gaur egun burutzen ari diren edo luze gabe egitekoak diren aldaketak:

- Anboto kaleko farolen aldaketa. Ekainaren amaieran burutzen hastekoa da lan hau. Horrekin batera, hiri-altzariak ere aldatuko dira (jarlekuak eta paperontziak), Gernika Plazakoekin berdinduz.

- Gudari eta Ixerango kaleetako argiteria publikoaren aldaketa. Gudari kaleko farolak aldatu egingo dira, eta fluxu-erregulagailua jarriko da elektrizitate koadroan. Ixerango kaleko lanparak eta farolen ekipoak ere aldatuko dira.

- Zamalloa auzoan argiteria publiko berria ezarriko da.     

- Harrison Parkeko lanparak eta metale-halogenuroak aldatu egingo dira.

- Zubizabaleko atzeko aldeko (frontoiaren aldea) zutabeak aldatuko dira eta  fluxu-erregulagailua jarriko da elektrizitate koadroan.