Amorebieta-Etxanoko jaiak hastear
Pregoiak eta ondoren botako den txupinazoak emango diete hasiera uztailaren 15ean Karmen jaiei • Era askotako musiken eskaintzaren aldeko apustua egin du Udalak eta, horrela, Mikel Urdangarin, Lila Downs, Amparanoia eta No Way Out-en emanaldiak izango dira, besteak beste. Belarreggae jaialdiaren laugarren edizioa ere azpimarratzekoa da • Antzertiak, euskal dantzek, lehiaketek eta kirol jarduerek ere euren lekua izango dute jai-egitarauan • Beste urte batez, gustu eta adin guztietarako ekintzak egongo dira herriko taldeen lankidetza nabarmenaz antolatu diren jaietan.
Aurten Sociedad Ciclista Amorebietak egingo duen pregoiak eta osteko txupinazoak emango diete hasiera datorren uztailaren 15ean Karmen jaiei, Herriko Plazan egingo den jai-ekitaldian. Bertan, giroa berotuz, gaitariak, txistulariak, koruak, zanpatzarrak, herriko fanfarrea eta Gog i Magog talde kataluniarra.
Beste urte batez, Udalak, gustu guztiak asebeteko dituen musika-eskaintza bariatuaren aldeko apustua eginez, Mikel Urdangarin kantautore zornotzarra ekarriko du azken diskoa, ‘Anek idatzi dit zutaz’, aurkez dezan, hilaren 17an, Zubiondo Plazan, gaueko 22:00etan. Leku berean jardungo du 27an, 22:00etan, azken aspaldi honetan arrakasta handia izan duen No Way Out taldeak. Nabarmentzekoa da, halaber, Lila Downs abeslari mexikar-estatubatuarrak eta Amparanoia taldeak, agur esateko biran, eskainiko duten kontzertua. Uztailaren 24an izango da Larreako futbol zelaian, 22:00etatik aurrera.
Jaietako alderdirik musikalena bultzatuko duten guneetako beste bat txosnen esparrua izango da. Besteak beste direla, Agian, Fision Boys eta Kolera herriko taldeak arituko dira bertan, bai eta Sorkun, Anestesia, Armiarma, El Último Ke Zierre, Memoria de Pez, The Bon Scott Band (Tributo a AC/DC), Xau Sarean, Deabruak Teilatuetan eta DJ Aurre ere, uztailaren 15, 18, 19, 24, 25 eta 26an.
Beste alde batetik, Belarreggae jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko da hilaren 19an, larunbata, Larreako futbol zelaian, eta bertan izango dira Jimmy Cliff maisu handi eta ospetsua, Jah Cure eta Ce’cile, jamaikarrak denak ere. Ezin alde batera utzi Los reyes del Ko eta Guitar Crausher-en eskutik datozen emanaldiak, uztailaren 20an, 22:00etan Zubiondo Plazan.
Proposamen horiez guztiez gain, kaleko musika ekitaldi bikainak antolatu ditu udalak: fanfarreak, txistulariak, trikitilariak, danborradak eta Dixie Gringos eta fanfarreen eta kaleko musika banden nazioarteko HAIZETARA lehiaketaren I. edizioan ikusleen saria irabazi zuen Always Drinking Marching Band bandak.
Beste zenbait kultur proposamen
Antzertia, bertsolariak eta dantza dira Amorebieta-Etxanoko jaien egitarauaren kultura eskaintza osatzen duten bestelako ekintzak. Antzezlanei dagokienez, hilaren 16an, asteazkena, emango zaie hasiera, 19:30ean, Herriko Plazan, “Ganso” Renato kale antzertiarekin; ostegunean, hilak 17, gaueko 22:30ean, Markeliñe Antzerki Taldearen “Terapia” lanaren eskenatoki izango da Zubiondo Plaza eta larunbatean, uztailak 19, Zornotza Aretoak hartuko du antzertiaren lekukotza, bertan taularatuko baita Yllana taldearen “Brokers” obra.
Bertsolariei dagokienez, hurrengo astelehenean, hilak 21, gaueko 22:00etan, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra eta Sustrai Kolina bertsolarien ekitaldia aurkeztuko da Herriko plazan, Amorebietako Bertso Eskolaren eskutik.
Dantzak ere badu bere tokia Zornotzako jaietan. Hilaren 19an euskal dantzen hainbat talde bilduko da Herriko plazara, herri guztian zehar gauzatuko den alardearen ostean. Nazioarteko dantzen falta ere ez da izango Zubiondo Plazan eta, horrela, Turkiako Gehem eta Kolonbiako Buscajá taldeen emanaldia izango da bertan, 22an eta 24an hurrenez hurren.
Jaiegunetan garatuko diren hiru jai tematikoak ere aipatzekoak dira: hilaren 16an, goiz osoan, Karmen eguneko jaia ospatuko da Larreako zelaietan eta meza, dantzak, bertsolariak, etab, izango dira bertan. Ostiralean, hilak 18, 18:00etatik aurrera, Bizikletaren Jaia izango da Zubiondo Plazan. Txirrindulariek, bertan elkartu ondoren, txirrindu-martxa egingo dute herrian zehar eta Etxanorainoko erlojuaren aurkako igoera, Urgozo elkarteak antolatuta. Azkenik, uztailaren 25a Amorebietako nagusien eguna izango da, eta merezi duten omenaldia eskainiko zaie III. Adinekoen Jaian.
Kirol ekintzak
Hainbat kirol ekintza burutuko da, hainbat lekutan, Zornotzako jaietan. Ekintzon zerrenda luzean baten batzuk aipatzekotan, Burdina-Zulatzaileen 2. Txapelketa 16an; egun berean, herriko frontoian, Agirrek eta Izak Chafeeren eta Ibai Zabalaren aurka, eta Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak Bengoetxea VI.aren eta Zearraren aurka jokatuko dituzten pilota-partidak arratsaldeko 17:00etan hasita; zaldien heziera klasikoaren lehiaketa, hilaren 19an izango dena eta, azkenik, futbol, tenis, saskibaloi, pilota, pala eta piragua txapelketak.