Amorebieta-Etxanok Euskadiko Xake Txapelketaren 23. ekitaldia jasoko du
Lehiaketa martxoaren 24tik 30era bitartean izango da • Partidak Internet bidez emango dira zuzenean.
Amorebieta-Etxanok Euskadiko Xake Txapelketaren 23. ekitaldia jasoko du. Martxoaren 24tik 30era bitartean xake zaleek Amorebieta-etxanoko Zelaieta Zentrora zuzendu ahalko dira euskal xake jokalari onenen teknikaz gozatu ahal izateko.
Lehiaketa 24tik 30era bitartean, arratsaldeko 16:00retatik aurrera izango da. Igandea, 30ean lehiaketa goizeko 09:00etan hasiko da.
Euskal lurralde desberdinetan sailkatutako 26 partehartzaile izango dira guztira lehiaketa honetan parte hartuko dutenak eta bertan irabazle suertatzen denak Espainiako Xake lehiaketan hartu ahalko du parte eta 760 eurotako saria jasoko du. Partidak nahi duen guztiak ikusi ahalko ditu eta lehenengo bost mahaiak Internet bidez ikusi ahalko dira.
Urte honetakoa oso lehiaketa gogorra izango da partehartzaileen kalitateari dagokionean. Hasteko, Mario Gomez, santurtziar Maisu Handia izango da lehiaketan eta baita nazioarte mailako beste lauzpabost maisu ere: bizkaitar lizentziarekin jokatzen duen Alejandro Franco madrildarra, 18 urteko Mikel Huerga nafarra, sub 18 egungo espainiar txapelduna Rafa Álvarez, Iñigo Argandoña, 25 urteko donostiarra, eta Santiago González, hau ere donostiarra. Hauekin batera, euskal lizentziarekin jokatzen duen FIDE Maisua Alejandro Ruiz kantabriarra, edo Carlos Nava FIDE Maisua, besteak beste.