Amorebieta-Etxanoko Udalak eta BBK-k Ogenbarrenan alokairuko 52 BOE egiteko konbenioa sinatu dute
• Udalak, Zornotzako biztanleentzako alokairu erregimenean emango diren BOEk sustatzeko lursailak esleitu ditu lehiaketa publiko bidez • Etxebizitzak, datorren urtean zehar zozketatuko dira. Etxebizitzek, logela 1 do 2, garajea eta ganbara izango dituzte, eta hauetako hiru minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako egokituak izango dira • Akordio honekin lau herri dira dagoeneko BBK-k alokairu erregimenean egingo dituen BOEk
Amorebieta-Etxanoko Udalak lehiaketa publiko bitartez 1845.59 m²ko lursaila esleitu dio Ogenbarrenan Harri1 S.L. enpresari garajeak eta ganbarak izango dituzten alokairu erregimeneko babes ofizialeko 52 etxebizitza egiteko.
Hain zuzen ere, logela 1eko 7 etxebizitza egingo dira (56 m² ingurukoak), hauetako hiru egokituak izango direlarik eta 64 m² inguru izango dituzten beste 45, 2 logelatakoak, eta guztiek izango dute garajea eta ganbara. Hamabost urtetako epealdian jarriko dira alokairu babestuan, eta hauen gehienezko errentak ezin izango du era honetako etxebizitzetarako legez ezarritakoa gainditu.
Etxebizitza hauen esleipena, lehiaketa publiko bidez egingo du Udalak errenta babestuko etxebizitzei dagokionean, bai Udalak zein Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak betetzen dituzten Zornotzako eskatzaileen artean. Baldintzen artean etxebizitza iraunkorra izatea eta beste batzuei utzi edo errentan ez ematea daude. Errenta bost urtetako eperako izango da. Errenta hau amaitu ondoren, berriz aterako dira lehiaketara beste bost urtetarako, eta horrela izango da beste bost urtetan ere. Hamabost urteren buruan, udal lehiaketa bidez salduko dira bigarren eskuko BOE bezala.
Errentaren urteko kopurua, errentariaren urteko diru-sarreren eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen errentari buruz jarritako ehunekoen arabera ezarriko da. Esleipenak ez du galarazten esleituek babes ofizialeko etxebizitzen beste edozein lehiaketan parte hartzea, bai jabetza zein errentakoetan.
Aurreikusita dago lanak 2008ko erdialdean hasi, eta 18 hilabete inguruan amaitzea. Esleipen prozesua datorren urteko erdialdean hasiko da ere, eta interesaturik daudenek eskatu ditzaten, informazioa gutunontzietan sartu eta ohiko komunikabideetan iragarriko da.
BBK eta alokairu erregimeneko BOE-k
Alokairuko etxebizitzen sustapen proiektua 2004ko uztailean onartu zuen BBK-ko Batzar Orokorrak, eta 2005-2007ko Lan Sozialaren Plan Estrategikoaren lehentasunezko jardueren barnean dago. Plan honetan, BBK-k pertsona guztien finantza eta gizarte barneratzearen alde egiten du.
Laugarren herria da dagoeneko, alokairu erregimeneko 340 BOE eraikitzeko BBK-k sinatu duen ituna.
Proiektu hau aurrera eramateko Harri bat elkartea sortu zuen BBK-k. Egun, elkarte honetan %70a dauka BBK-k eta gainontzeko %30a Lauki Eraikuntza enpresak.