Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Euskadiko manga kulturari buruzko Mangamore lehen jaialdia

Euskadiko manga kulturari buruzko Mangamore lehen jaialdia

• Subkultura honetan gero eta interesatuago dagoen gizarteari erantzuna emateko sortu da ekimen hau. • Zelaieta Zentroan, honako hau eskainiko da, besteak beste: liburutegi manga, bideo-jolasen gunea, erakusketak manga eta irudi errealetako filmen. • Bertaratzen direnek Super Dollfien erakusketa berritzaile bat ikusteko aukera izango dute. Hiperrealismoa eta haien hazpegi perfektuengatik oso erakargarriak diren japoniar panpinak dira aipatu Super Dollfieak. • Jardunaldiak ostirala 12a, arratsaldeko 17:00etan inauguratuko dira ofizialki.

Asteburu honetan Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak Mangamore lehen ekitaldia, edo  beste era batera esanda, manganime eta japoniar kulturari buruzko jardunaldiak eskainiko ditu. Jaialdi honetan manga kulturarekin zerikusia daukan guztia izango da ikusgai (komikiak, filmak, musika, liburuak ohiturak, e.a).
Subkultura honetan, hark biltzen dituen eta haren osagarriak diren diziplina guztiekin gero eta interes handiagoa erakusten duen gazteriari erantzun asmoz, jarri du abian ekimen hau Ametxek ( Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Erakundea). Proiektu handi honek gazteriari, eta orokorrean, jende guztiari kultura berri hau iritsi arazi nahi dio, zaletuek hartaz gozatu eta gainontzeko guztiek mundu honetaz zerbait gehiago ikas dezaten.

Jardunaldiak urriaren 12, 13 eta 14an  ospatuko dira Mangamorerentzako bereziki zabalik egongo den Zelaieta Zentroan. Inaugurazioa, ostiralean izango da arratsaldeko 17:00etan. 
Han zenbait gune aurkitu ahalko dira. Rolaren gunea, hemen taula eta karta jokoak, saridun lehiaketak, miniaturak eta rol gunean aurki daitekeen beste edozer aurkituko dugu ( ekialdeko gaiez osatutako jokoak, bost eraztunen lehiaketa  eta Infinity erakusketak). Jardunaldi hauetan manga munduko liburu berri eta klasikoak bilduko dituen liburutegia, jolasteaz gain lehiaketa desberdinetan partehartzeko aukera eskaintzen duten bideo-jolasetarako gunea, eta  Pump It Up, mundu osoan zehar hainbat jarraitzaile dituen dantzarako makina bat era izango dira. 

Superdollfien erakusketa eta hitzaldia
Superdollfien erakusketa dugu jaialdi  honetako ekintzarik erakargarrienetakoa. Dollfie edo Superdollfie direlakoak, Volks etxeak sortutako japoniar panpinak dira. Akihiro Enk-ek sortu ziten 1998an. Oso panpina erakargarriak dira haien hiperrealismoa eta dauzkaten hazpegi perfektuengatik. Haien diseinua manga pertsonaiak gogoratzen dizkigutelarik,  erabat japoniarra da ( begi handia eta adierazgarriak, emozio biziak, ile eta jantzi bitxiak, e.a.). Era berean, ezaugarri berezi bat daukate panpina hauek, edozein unetan pertsonalizatu daitezkeela, ilea, begiak, aurpegiko margoa, e.a. aldatu ahal zaie. Panpina bakoitza, besteak ez bezalakoa eta desberdina egin ahal izateko.
Mangamorek panpina hauen erakusketa iraunkorra  eta “Super Dollfie, ez panpina garestiak bakarrik” izenburuko hitzaldia eskaintzen ditu ere. Aipatu hitzaldia larunbatean arratsaldeko 17:00etan izango da   Super Dollfie-tan adituak diren Isabel Ramirez eta Laura Ruiz, eta Laura Garijo, panpina hauetan zaletua eta kustomizatzaile denaren eskutik.

Tailerrak
Kultura honetan zaletuak diren zein hartaz gehiegi ezagutzen ez dutenentzako interesgarriak izan daitezkeen bi tailer dibertigarri eskainiko ditu Mangamorek Alde batetik, japoniar izenen tailer bat egongo da, eta bertan parte hartzen dutenek haien izena japoniarrez idatzirik  eraman ahalko dute etxera.
Bestetik, japoniar sukaldaritzari buruzko tailer interesgarri bat ere izango da, manga zaletuek edo japoniar sukaldaritza zaleek asiar herrialde honetako sukaldaritza ezagutzeko aukera izan  dezaten.

Hitzaldiak
Bost izango dira jardunaldi hauetan eskainiko diren hitzaldiak. Super Dollfie panpinei  buruz aipatutakoaz gain honako hauek izango dira gainontzeko hitzaldiak:

  • Manganime Euskal Herrian.  Ostirala 12 / 18.00-19.00. Euskal Herriko elkarte desberdinetako ordezkari, aditu eta zaletuek manga eta animeren historia eta  egun Euskal Herrian bizi duten egoeraz hitz egingo digute: elkarteak, jaialdiak, argitaletzeak…
  • Zertan jolasten dute zure seme-alabek? Rola  Ostirala 12 / 19.00-20.00. Rol jokoek ez dute beti ospe onik, baina hau orokorrean, ezjakintasunaren ondorio izaten da. Seme-alabek zertan jolasten duten eta hauen eragin on eta gaiztoak zein diren jakinez beldurra galdu dezaten gurasoei zuzendutako hitzaldia. Aipatu hitzaldian, institutu bateko irakasle batek, psikologo batek argitaletxeko bateko arduradun batek eta aita batek hitz egingo dute.
  • Ekialdeko zineari hurbilketa Larunbata 13 / 11.30-12.30. Ekialdeko zinea modan dago duela bi hamarkada. Asiar zinemagintzaren aniztasun handiak egungo indartsuenetakoa bihurtu du. Hitzaldi honetan Santos Zunzunegui eta Patxi Urkijok ekialdeko zinemagintzaz, eta batez ere japoniar zinemaz hitz egingo digute.
  • Jpop/visual  Larunbata 13.

Zine emanaldiak
Jaialdian bi erakusketa areto izango dira egunero. Haietako batean etengabe emango dira, besteak beste, “Kappa no kai kata”, “Death Note” edo “Street Fighters Generations” bezalako Manga telesaio eta filmak.
Eta aldi berean, beste aretoan, japoniar kulturarekin zerikusia duten irudi errealezko filma eta telesaioen emanaldiak izango dira, besteak beste,  “Touch (Bateatzaileak)”, “Shimokita Glory Days”, edo “My Boss My Hero”.

Eta gehiago…
Ekintza guzti hauez gain, mozorro lehiaketa bat (manga kulturan Cosplay izenekoa), Karaoke lehiaketa bat, Rasen taldea eta Manapan eta Fangorka DJ-en kontzertua, eta programan biltzen diren beste hainbat ekintza izango dira ere.
Argibide gehiago eta programa osoa izan nahiez gero, honako web orrialdera jo dezakezue: www.mangamore.net