Ekitaldi desberdinek Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaien egitaraua osatzen dute
Berna, Montorra, Etxano, San Bartolome, Autzagane, Arkotxa, Euba eta Epalza auzoek abuztuan eta irailean beraien jaiak ospatzen dituzte • Ekitaldi musikalak, lehiaketak eta kirol eta kultur ospakizunak osatzen dute auzoen eskaintza.
Amorebieta-Etxano udalerriko hainbat auzo, abuztuan eta irailean beraien jaiak ospatzen dituzte, ekitaldi musikalak, lehiaketak eta kirol eta kultur ospakizunak eskaintzen dituzten jai egitarau interesgarriak aurrera eramaten.
Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udala eta Ametx kultur erakundearen laguntzarekin, Berna, Montorra, San Bartolome, Autzagane, Arkotxa, Euba eta Epalza auzoek Zornotzako jai-egutegiaren amaierarako protagonista aproposenak dira.
Udako jaiak
Ospakizunak, abuztuaren 1, 2 eta 3an Berna auzoan hasi ziren, bertsolarien kantaldi, erromeria eta dantzaldiekin. Datorren 10 eta 11 egunetan, berriz, Montorran Lorenzo Deuna ospatuko da, erromeria eta astoprobekin. Ondoren, Etxano auzoko Andra Marien txanda izango da, abuztuaren 14, 15 eta 16an. Bertara hurbiltzen diren guztiek pelota partiduekin batera, Benito Lertxundien kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute. Kantaldi hau aurrera eramango da 16 egunean, 22:00etan.
Arkotxa auzoak San Bizente jaiak 23, 24 eta 25 egunetan ospatuko ditu. Bertan mus, briska lehiaketak eta erromeriak antolatuko dira partehartzaile guztientzat. Egun berberetan, San Bartolomen bolo lehiaketa eta Zornotza Koralaren ekitaldia programatuko dira. Eta, hilabetea agurtzeko, Autzaganera hurbiltzen direnek kopla eta bertsoekin ondo pasatzeko aukera izango dute, abuztuaren 30 eta 31n.
Hala ere, Amorebietan jaiak ez dira amaitzen irailara arte. Eubako dantzak, erromeriak eta herri-kirolak, irailaren5, 6, 7 eta 8an, eta Epalzako San Antolinak, 1 eta 2an, udako ospakizunak itxiko dituzte.