300 umetik gora Udalak antolatu dituen udalekuetan
348 haurrek, 4 eta 13 urte bitartekoek, hartuko dute parte udal-udalekuetan • Bi proposamenek osatzen dute udalekuen eskaintza: udaleku irekiek eta udaleku musikalek • Ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango dira udaleku irekiak, eta izena eman duten umeen artean bi talde nagusi bereiztuko dira adinaren arabera: 4 eta 7 urte bitartekoak, 10:00etatik 13:00etara. 8 urtetik gorakoak, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara • Udaleku musikalak uztailaren 14tik 24ra bitartean gauzatuko dira, 4 eta 11 urte bitarteko umeekin, eta honakoa izango da ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Beste uda batez, bikaina izan da Amorebieta-Etxanoko Udalak abian jartzen duen udalekuen eskaintzari udalerriko txikienek emaniko erantzuna. Horrela, 348 dira udal udalekuetan parte hartzeko izena eman duten haur eta gaztetxoak. Oraingoan bi proposamen bereiz daitezke: udaleku irekiak eta udaleku musikalak.
Udaleku irekiei dagokienez, 4 eta 7 urte bitarteko 170 umek egin dute inskripzioa Zelaieta zentroan ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, garatuko diren ekintzetan partaide izateko. 8tik 13 urtera bitartean, berriz, 124 ume eta gaztetxo arituko dira egun berberetan Larrea Herri Ikastetxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 18:00etara egingo diren kolonietan.Beste alde batetik, udaleku musikalak antolatu ditu Udalak bigarren urtez. Zelaieta zentroan izango dira, uztailaren 14tik 24ra, eta 54 dira, oraingoz, izena eman duten 4 eta 11 urte bitarteko haurrak. Ordutegia etena izango da, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Jarduera honetan parte hartzeko interesa dutenak izena emateko sasoiz dabiltza oraindik, matrikula irekita egongo baita uztailaren 4ra arte.