2007ko Zelaieta zentroaren balantzea
Esan genezake adin nagusiko bihurtu zaigula Zelaieta hirugarren urtea bete duen honetan. Aurreko urteetako jarduerarekiko eta ezaugarriekiko alderaketa hartu dugu oinarritzat parekatze horretarako eta esan genezake, huts egiteko beldurrik gabe, Zelaietak, ekipamendu integrala izaki, Amorebietako eta inguruetako herrietako kulturaren alorrera, aisialdiari eta kulturari dagokienez, helarazten duen eskaintza gizartearen eskaerarekiko orekari eustera iritsi dela.
“HIRITARREKIKO HURBILTASUNA, SINESGARRITASUNA ETA ERANTZUN AZKARRAK“ izan dira nortasun-ezaugarriak.
Ondoren aurkeztuko dugun jarduera- eta ustiapen-datuen analisia eginez gero, ikusi ahal izango dugu Zelaieta gizartean zenbateraino dagoen sustraituta, zein den bertako kultura-jarduera, eta etorkizunean eman beharreko urratsak definitzeko ere lagungarri gertatuko zaigu.
Balantze honen aurkezpena egiteko erabili ditugun parametroak hainbat dira eta, horiei esker, Zelaietan burutu diren jardueren, joeren eta etorkizunerako asmoen ikuspegi globalagoa eta errealistagoa geureganatu ahalko dugula uste dugu.