1000 lagunetik gora izan dira Eleizetan Programaren kontzertuetan
Joan den larunbatean eman zion amaiera programari Pavel Hularen zuzendaritzapean hamabi musikari txekiarrek osatzen duten Cametara Pragak • AMETX erakunde autonomoak eskerrak eman nahi ditu Jaialdiak izaniko harrera bikainagatik. Adierazi dutenez, hasita daude dagoeneko datorren urtean X. urteurrena ospatzeko egingo den edizio berezia prestatzen.
Amorebieta-Etxanoko Baseliza eta Elizetako ganbera-musikaren Eleizetan programaren IX edizioari amaiera eman zion, joan den larunbatean, Pavel Hula zuzendari duen eta hamabi musikari txekiarrek osatuta dagoen Camerata Praga taldearen emanaldiak.
Amaitu berri dugun bederatzigarren edizio honetan aukeratutako sei erlijio-eraikinak (Boroako eta Dudeako baseleizak, eta Etxanoko, Bernagoitiko, Larreako eta Andra Marielizak) ganbera-musikaz gozatzeko irrikan etorritako jendeaz bete dira. Guztira, 1000tik gora izan dira kalitate bikaineko eta barietate handiko proposamenei erantzun dietenak. Esan beharra dago urterik urtera finkatuz doala ekimen hau, eta Amorebieta-Etxanoko eta Durangaldeko zaletuentzat erreferentzia bilakatu dela.
AMETX erakunde autonomoak eta Amorebieta-Etxanoko kultura eta euskara zinegotzigoak eskerrak eman nahi ditu, ikasleen interesa bereziki nabarmenduz, eta jakinarazi digutenez, hasita daude dagoeneko datorren urtean X. urteurrena ospatzeko egingo den edizio berezia prestatzen.