Ohiko osoko bilkura
Gai zerrenda
- Zer
- SESIÓN PLENARIA / OSOKO BILKURA
- Noiz
-
2010/11/25 08:30 2010/11/25 12:002010/11/25 08:30 - 12:00
- Non
- Udaletxea
Udalbatzak aurtengo azaroaren 25ean, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen ohiko Osoko Bilkurara etor zaitezen dei egiten dizut. Hauxe da
GAI ZERRENDA
1.- Urriaren 28an egindako bileraren akta onestea.
2.- “Cóndor” industrialdeko udal eremuetako lurzoruko kalitatea berreskuratzeko proiektuari hasierako onespena ematea (10-4790 esp.).
3.- Aguas del Norte enpresaren titulartasun aldaketaren berri ematea (bat egitea xurgapenaren ondorioz). Titulartasuna Aquagest Promoción Técnica y Financiera de Abastecimiento de Agua SA enpresak hartu du (10-4426 esp.).
4.- UI 2, 3 eta 4 lurzoru urbanizagarriko zati bati eta Hirilur Industrialeko UE-11-3 egikaritze-unitateari dagokien Hiri-antolamendurako Plan Berezia behin betiko onestea (10-3536 esp.).
5.- 138/2010 eta 1317/2010 Alkatetza Dekretuen berri ematea (10-668 eta 10-3.367 esp.).
6.- Bizikletak maileguan uzteko “Amorebiziz” zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onartzearen berri ematea (10-2576 esp.).
7.- 1150/2010, 1163/2010 eta 1242/2010 Alkatetza Dekretuen berri ematea (10/4151, 10-4196 eta 10-4355 esp.).
8.- Itxitako ekitaldien fakturak onartzea (10-4921 esp.)
9.- Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. Horren inguruko adierazpen instituzionala (10-4931 esp.).
10.- Mendebaldeko Sahararen egoerari buruzko adierazpen instituzionala (10-4932 esp.).
11.- Eskariak eta galderak
Amorebieta-Etxanon, 2010eko azaroaren 22an
ALKATEA,
Izp. David Latxaga Ugartemendia
OHARRA: Bilera hau lehen deialdian ezin badaiteke egin, bigarrenean egingo da, berrogeita zortzi ordu geroago.