Ohiko osoko bilkura
Gai zerrenda
- Zer
- SESIÓN PLENARIA / OSOKO BILKURA
- Noiz
-
2010/07/29 08:30 2010/07/29 12:002010/07/29 08:30 - 12:00
- Non
- Zornotza Aretoa
Udalbatzak aurtengo uztailaren 29an, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen ohiko Osoko Bilkurara etor zaitezen dei egiten dizut. Hauxe da
GAI ZERRENDA
1.- Ekainaren 24an egindako bileraren akta.
2.- Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako erabakia defizita murrizteko neurriak ezartzeari buruz, maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretutik eratorritakoaren arabera.
3.- Etxanoko auzorako sarbideak hobetzeko (BI-4327 errepidetik), eraikuntza proiektuari hasierako onespena ematea, bidezkoa bada (10-2125 esp.).
4.- Honako zerbitzu hauek esleitzeko proposamena: herriko kaleen garbiketa, herriko hondakin solidoak batu eta tratatzeko zentrora eramatea, estolderia eta saneamendu sare orokorraren garbiketa, arratoi eta intsektuak akabatzea eta desinfektatzeko zerbitzuak (10-1356 esp.).
5.- Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea (10-3128 esp.).
6.- Kudeaketa, Zerga-bilketa eta Ikuskaritza arautzen dituen Zerga Ordenantza orokorra aldatzea hasiera batean onestea (10-3126 esp.).
7.- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga Ordenantza aldatzea hasiera batean onestea (10-3127 esp.).
8.- Itxitako ekitaldien fakturak onartzea (10-3216 esp.).
9.- 2010eko udal aurrekontuaren konpromiso-kredituen eranskina aldatzea hasiera batean onartzea (10-3217 esp.).
10.- AMETX erakunde autonomoaren 2010eko aurrekontuaren aldaketari hasierako onarpena ematea-. Kreditu gehigarrien 3. zenbakiko espedientea.
11.- 2010eko udal aurrekontuko kreditu transferentziari dagokionez, 3. espedientea onartzea (10-3219 esp.).
12.- 2010eko udal aurrekontuko kreditu transferentziari dagokionez, 4. espedientea onartzea (10-3220 esp.).
13.- Uztailaren 13ko 840/2010 Alkatetza Dekretuaren berri ematea (10-2058 esp.).
14.- 2009ko Kontu Orokorra (10-2980 esp.).
15.- HELDUren itxiera dela eta, EAJ/PNVk aurkeztutako mozioa (10-3328 esp.).
16.- Eskariak eta galderak
Amorebieta-Etxanon, 2010eko uztailaren 29an
ALKATEAK,
Izp. David Latxaga Ugartemendia
OHARRA: Bilera hau lehen deialdian ezin badaiteke egin, bigarrenean egingo da, berrogeita zortzi ordu geroago.