Hemen zaude: Hasiera Agenda Ohiko osoko bilkura
Dokumentu Akzioak

Ohiko osoko bilkura

Gai zerrenda

Zer
SESIÓN PLENARIA / OSOKO BILKURA
Noiz
2010/06/24 08:30 2010/06/24 12:00
2010/06/24 08:30 - 12:00
Non
Zornotza Aretoa

Udalbatzak ekainaren 24an, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen ohiko Osoko Bilkurara etor zaitezen dei egiten dizut. Hauxe da

GAI ZERRENDA

1.- Apirilaren 29an egindako bileraren akta.

2.- Maiatzaren 27an egindako bileraren akta.

3.- “Amorebiziz”, maileguan bizikletak uzteko zerbitzua, arautzen duen udal Erregelamendua aldatzea hasiera batean onestea (esp.: 10-2576).

4.- 3.500.000 euroko kreditu eragiketa bat burutzea onartzea, 2010. ekitaldiko udal aurrekontuaren barruan dauden inbertsioak finantzatzeko (esp.: 10-2408).

5.- Bateragarritasun Plana prestatu eta izapidetzea Lemoako Udalaren esku uzteko erabakia, honako hauek kontuan hartuta: Lemoako udalerrian kokatuta dagoen jarduera ekonomikoen lurzoru urbanizagarriaren  S.1.2 sektorea eta Amorebieta-Etxanoko udalerrian kokatuta dagoen Markesasti auzoan eragindako lurzoru urbanizaezina (esp.: 09-4211).

6.- Hiriguneko Bizitegi Hirilurreko “O” Exekuzio Unitateari dagokion Hiri Antolamenduko Plan Berezia behin betiko onartzea (esp. 10-1407).

7.- EAJ-PNVren mozioa, Euskadin trenbideak eraikitzeko lanak ez atzeratzeko, bereziki AHTrenak, eta AHTren obrak Amorebieta-Etxanon eragin ditzakeen ondorioen gaineko kudeaketa egokia egin dadin eskatuz (esp.: 2744).

8.- Saioa Agirreren atxiloketa dela-eta, ezker abertzaleak herrian banatutako orriei buruzko idazkia.

9.- Eskaerak eta galderak.


Amorebieta-Etxanon, 2010eko ekainaren 21ean.

ALKATEA,

 

Izp. David Latxaga Ugartemendia

 

OHARRA: Bilera hau lehen deialdian ezin badaiteke egin, bigarrenean egingo da, berrogeita zortzi ordu geroago.

« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123 45
6 7891011 12
13 141516171819
20212223 242526
2728 29