Ohiko osoko bilkura
Gai zerrenda
- Zer
- SESIÓN PLENARIA / OSOKO BILKURA
- Noiz
-
2010/03/25 08:30 2010/03/25 12:002010/03/25 08:30 - 12:00
- Non
- Zornotza Aretoa
Udalbatzak aurtengo martxoaren 25ean, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen ohiko Osoko Bilkurara etor zaitezen dei egiten dizut. Hauxe da
G A I Z E R R E N D A
1.- otsailaren 25ean egin zen bileraren akta irakurri eta onartzea, horrela balegokio.
2.- Condor Poligonoa II berriro urbanizatzeko proiektuaren hasierako onespena (Esp. Zk.: 10-1215).
3.- Umeen jaiotzaren edo adopzioaren ziozko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza espezifikoaren hasierako onespena (Esp. Zk.: 10-849).
4.- Jauregibarria baserriaren goiko solairuko lokalaren erabilerarako zerbitzugintzaren ziozko Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketaren onespena (Esp. Zk.: 10-1197).
5.- Alkatetzaren 229/10 zk.dun dekretuaren kontu ematea (Esp. Zk.: 10-918).
6.- Alkatetzaren 191/10 zk.dun dekretuaren kontu ematea (Esp. Zk.: 10-802).
7.- Alkatetzaren 243/10 zk.dun dekretuaren kontu ematea (Esp. Zk.: 10-1121).
8.- Itxita dauden ekitaldiei dagozkien fakturen onespena (Esp. Zk..: 10-1234).
9.- EAJ/PNV Udal Taldearen mozioa, Jose Antonio Agirre Lekube lehenengo lehendakariaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenari buruzkoa. (Esp. Zk..: 10-1275).
10.- Alderdi Popularraren mozioa, Gizartekutxa Fondoari buruzkoa. (Esp. Zk..: 10-1276).
11.- Alderdi Popularraren mozioa, Udalkutxaren aurrerakinen ziozko BFArekiko udal zorra itzultzeko epearen luzapenari buruzkoa. (Esp. Zk..: 10-1277).
12- Euskadiko Alderdi Sozialista EEren mozioa, Gizarte Zerbitzuetako goi mailako ikuskatzailetzaren sorrerari buruzkoa. (Esp. Zk..: 10-1278).
13.- Eskaerak eta galderak.
Amorebieta-Etxanon, 2010eko matxoaren 22an
ALKATEA,
Izp. David Latxaga Ugartemendia