Ohiko Osoko Bilkura
Gai zerrenda
- Zer
- Pleno municipal
- Noiz
-
2008/01/31 08:30 2008/01/31 14:002008/01/31 08:30 - 14:00
- Non
- Udaletxean
Udalbatzak aurtengo urtarrilaren 31n, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen ohiko Osoko Bilkura. Hauxe da
GAI ZERRENDA
- 2007ko abenduaren 21ean egin zen aurreko bileraren akta onestea.
- Udaletxeko eraikina berritu eta handiagotzeko proiektua hasiera batean onestea.
- Bizitegi-erabilerako eraikinetan fatxada eta teilatuak zaharberritu, konpondu eta berriztatzeko, igogailuak jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzen emakidari buruzko Ordenantzaren behin betiko onespenaren berri ematea.
- 2008ko ekitaldirako Zerga eta Prezio Publikoak arautzen dituzten Zerga Ordenantzen aldaketak behin betiko onetsi eta indarrean jarri direla jakinaraztea.
- Udal Araudi Organikoaren 43. artikulua aldatzea, Gai Politiko eta Erakundeen arteko Harremanetarako Informazio Batzordea sortzeko.
- Lanpostuen Zerrendaren aldaketa: goi arkitekto/ingeniari teknikaria-ren lanpostuari arduraldi bereziko berariazko osagarria aitortzea.
- Urtarrilaren 25eko 97/2008 zk.ko Alkatetza Dekretuaren berri ematea.
- Udal Agiritegiko Zerbitzuaren Araudia hasiera batean onestea.
- Ander Uriarte Pujana jaunaren idazkia, Zornotza eta Euskal Herriko egoera politikoari buruzkoa.
- Eskariak eta galderak.
Amorebieta-Etxanon, 2008ko urtarrilaren 28an
ALKATEAK
Izp.David Latxaga Ugartemendia