Ohiko Osoko Bilkura
Gai Zerrenda
- Zer
- Noiz
-
2008/09/25 08:30 2008/09/25 11:302008/09/25 08:30 - 11:30
- Non
- Udaletxean
Udalbatzak, aurtengo irailaren 25ean, goizeko 8:30ean, ondorengo zerrendako gaiak aztertu eta horien gaineko erabakiak hartzeko egingo duen Ohiko Osoko Bilkurara etor zaitezen dei egiten dizut.
G A I Z E R R E N D A
1. Abuztuaren 28an egindako bilerari dagokion akta irakurri eta, horrela balegokio, onartzea.
2. 2008ko Udal aurrekontuko aldaketaren berri ematea: kreditu gehigarrien 5. zk.dun espedientea (08-3188).
3. Amorebieta-Etxanoko udal argiteria publikoaren funtzionamendua, artapena eta egokitzapena kontrolatzeko zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio-baldintza berezien agiriak. (08-2797 esp).
4. PSE-EEren mozioa, Europar Batasunak lanaldia luzatzeko egin duen proposamenari buruzkoa.
5. Eskaerak eta galderak.
Amorebieta-Etxanon, 2008ko irailaren 22an
ALKATE-UDALBURUA ,
Izp. DAVID LATXAGA UGARTEMENDIA,