Hemen zaude: Hasiera Agenda Waldemar Bastos
Dokumentu Akzioak

Waldemar Bastos

Legenda afrikarra. Musikari lanetan luzaro ibili ondoren, eta World Music zirkuituetan David Byrnerekin batera aritu izana nabarmen daiteke musikari gisa egindako bide horretan, angolar honek bere azken diskoa dakarkigu: Renascence”, tradiziozko semba erara konposatutako hamaika abestik osatua. Hainbat herritan grabatu du diskoa abeslari honek: Alemanian, Ingalaterran, Espainian eta Turkian, Paul Groncho jamaikarra izan du ekoizle eta World Connectionek argitaratua da. Mandjetu Lungu (Kongo), Toni Dudu (Ginea Bissau) edo Ahmed Barry (Ginea Conakry) bezalako musikari afrikar eskarmentudunek lagunduta, Waldemar Bastos kontzertu hunkigarria, sentsibilitatez eta erritmoz betea, eskaintzera datorkigu.

Zer
MUSIKA
Noiz
2008/02/16 20:00 2008/02/16 23:00
2008/02/16 20:00 - 23:00
Non
ZORNOTZA ARETOA