Wad Ras
INCREPACION DANZA, 1993az geroztik ibilbide luzea eginda daukan Bartzelonako konpainia da. Europa, Asia eta Amerikako hainbat herritan ibilia da. WAD RAS dugu gehien azaldutako ikuskizunetako bat, eta emakumeentzako Bartzelonako kartzela bati zor dio izena. Irudi erreala eta identifikagarria, mikro-gizarte bat, flamenkoaren doinua bere barruan hartzen duena. Emakumezkoen unibertso hau da obraren hari eroalea. Kartzelako frustrazioei, beldurrei eta bakardadeari eutsi zaie WAD RASen, flamenkoaren doinu tradizionalak, zapateatua, gitarra eta kantea estetika garaikidearekin uztarturik.
- Zer
- DANTZA
- Noiz
-
2008/03/07 21:00 2008/03/07 23:002008/03/07 21:00 - 23:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA