Hemen zaude: Hasiera Agenda "Orient Connection"
Dokumentu Akzioak

"Orient Connection"

LUNA DE ORIENTE. Hainbat artistak osatuta dago Luna de Oriente Konpainia, jatorri ezberdinetakoak izan eta dantzan, musikan eta interpretazioan esperientzia zabala duten hainbat artistak hain zuzen. Ekialdeko dantzak, flamenkoa, klasiko espainiarra, dantza afrikarrak… Misterioz, magiaz, kolorez eta alaitasunez betetako ikuskizuna da Orient Connection. Indiara eramango gaitu, Alejandro Magnoren mundura, edota Topkapiko jauregiko intrigetara, elementu tradizionalak (jantziak, musika…) eta elementu garaikideak eta berritzaileak konbinatuz.

Zer
DANTZA
Noiz
2009/05/09 20:00 2009/05/09 21:30
2009/05/09 20:00 - 21:30
Non
ZORNOTZA ARETOA