"Marika de playa"
GLU GLU PRODUKZIOAK. Patxi Pérez aktore ezaguna dugu Glu-Gluren produkzio berri honen egilea eta protagonista (Mila Espigarekin batera). Komikotasuna erabilita, berrogei urteak beteta izanik, krisiek jota dagoen gizonezko baten (Victor) estualdiak aurkeztuko dizkigute. Adinak eragindako krisia, bikotearen krisia, nortasunaren ziozko krisia bere burua ere ez du ezagutzen dagoeneko. Zalantza-itsaso horretan murgilduta, bakardadetik ihes egin eta bere desioak lortzeko irtenbidearen bila ibiliko da hondartzan. Eta Marta aurkituko du bertan, ihesean dabilen eta eguzkia lasai hartzen utz diezaioten besterik nahi ez duen emakumea.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2009/04/24 21:00 2009/04/24 22:102009/04/24 21:00 - 22:10
- Non
- ZORNOTZA ARETOA