Jokoaut
Pikor Teatro. EUSKARAZ. Pikor Teatro konpainia arabarrak eskolako jazarpenari eta jazarpen horrek ikastetxeetan sortu duen gero eta kezka handiagoari ekin die Jokoaut lan berrian. Gazteei zuzenduta dago batik bat ikuskizuna, baina helduentzat ere bada egokia, ohitura eta jokabideei dagokienez, bizitzeko suertatu zaigun gure gizarte bortitz hau hartzen baitu erreferentziatzat. Peru C. Sabanen eta Rodrigo Garciaren testuak ditu abiapuntu eta, horietan oinarriturik, inprobisazioari eutsiko diote antzezlan honetako lau aktore gazteek. Tacto con tacto eta Pisa la raya lanen ostean, gazteei zuzendutako trilogiaren azken proiektua da ekoizpen hau. Eszenaratzeko estiloa berbera izan da hiru lanetan, xumetasuna eta hizkuntza zuzena ezaugarri nagusi izanik.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2008/01/31 00:00 2008/02/01 00:002008/01/31 00:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA