JAIAK 08!
18:00 IBAIZABAL ERREKAN: Piragua lasterketa. Ant. ZOKOEL koadrilen Elkartea. 19:30 HERRIAN ZEHAR: Umeen TANBORRADA. Ant. SAGUZAHARRAK fanfarrea. 21:00 ZUBIONDO PLAZAN: Nazioarteko dantzak BUSCAJÁ KOLONBIA. 22:00 LARREA FUTBOL ZELAIAN: kontzertua: AMPARANOIA + LILA DOWNS. LILA DOWNSen musika eta mezuak helduta daude dagoeneko publikoarengana, Grammy Latinoetan One Blood diskoari Folk diskorik onenaren saria eman izanari eta FRIDA filmean eskaini zuen emanaldi bikainari esker. Azken lanean -La Cantina (Entre copa y copa)- Mexikoko arrantxo-musikaren abestirik sakonenetan eta tipikoetan murgildu da. AMPARANOIA izenaz, Amparo Sanchezek abian jarri zuen musika proiektuaren agurrak geltokia izango du Amorebietan. Amaiera emango dio Amparanoiak, 10 urte bizi-biziren ostean, bere karrerari, eta horretarako Seguiré caminando izeneko CD-DVDa atera du, zehaztasun eta arretahandiz egindako lana, hamar urte horien isla eta birpasa dena. 23:00 TXOSNETAN: DJ AURRE. Ant. Txosnen Koordinakundea.
- Zer
- OROKORRA
- Noiz
-
2008/07/24 18:00 2008/07/24 00:002008/07/24 18:00 - 00:00
- Non
- BESTEAK