Hnuy illa... Kukai-Tanttaka
1937 eta Otehitzari Biraka ikuskizunen ondotik, Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berri hau aurkezten dute. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea Poesiak zipriztindutako ikuskizuna da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Joseba Sarrionandiaren testuak dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz. Ikuskizun poetikoa. Musikaren egilea Iñaki Salvador eta koreografoa Jon Maya. Elementu horiek guztiak Mireia Gabilondoren gidoian eta zuzendaritzapean.
- Zer
- DANTZA
- Noiz
-
2008/05/30 21:00 2008/05/30 23:002008/05/30 21:00 - 23:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA