Hemen zaude: Hasiera Agenda Haritzaren Azalera Zehatza
Dokumentu Akzioak

Haritzaren Azalera Zehatza

KUKUBILTXO Antzerki Taldea. ESTREINALDIA. Saioak, neskatila itsu batek, hastapen-bidaia egingo du bere itsutasunean barrena, inguruan duen kultur mundua hautemateko. Saioak ez du bost zentzumenen laguntzarik, iluntasuna du bidaide. Iluntasunean ikusi beharko du, beraz. Horixe da obraren abiapuntua eta paradoxa: garena onartzea, horretarako inolako ziurtasunik izan gabe. Helduei zuzenduta dagoen “Haritzaren Azalera Zehatza” lan honen bidez, Kukubiltxo Antzerki Taldeak, 30. urteurrena ospatzeaz gain, beste ate bat zabaldu du bere jardueran. EUSKARAZ

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2008/02/29 21:00 2008/02/29 23:00
2008/02/29 21:00 - 23:00
Non
ZORNOTZA ARETOA