Hemen zaude: Hasiera Agenda Galipotx
Dokumentu Akzioak

Galipotx

Kanpingags-Golden Apple Quartet. “Galipotx” 5 urtetik gorako ikusleentzako musikala da. Grimm anaien “Rumpelstikin” ipuin klasikoan oinarrituta, moldaketa askea egin zaio. Patxi Barco (Kanpingags) da obraren zuzendaria eta Golden Apple Quartet taldekoak kolaboratzaile lanetan aritu dira. Erresuman barrena berak asmatzen dituenak kantatzen dabilen baserritar irudimentsu eta fantasiatsu baten alaba, Leonor, da obraren protagonista. “Galipotx” ironiaz betetako ipuin dibertigarria da. Iritzi propioa eta oroimen eskasa dituen Tukanak egingo du narratzailearena eta Golden Apple Quartet taldearen antz susmagarria duten lau erroi arituko dira korua egiten.

Zer
UMEENTZAKO ANTZERKIA
Noiz
2008/02/23 18:00 2008/02/23 20:00
2008/02/23 18:00 - 20:00
Non
ZORNOTZA ARETOA