"El amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín"
HISTRION TEATRO. Askoren ustez, García Lorcaren testuen arteko interesgarrienetakoa da esku artean duguna, darion sakontasunak eta poesiak aparta egiten dutelako. Egileak berak aleluia erotikotzat zuen. Tragikomediaren ildo nagusia aldez aurretik hitzartutako eskontza batek finkatzen du. Perlimplin senargaia, maitasunik ezagutu ez duen agurea da; emaztegaia, berriz, beste batekin maiteminduta dagoen Belisa gaztea. Eszena gainean apaindura gutxi eta kritikak txalotutako zuzendaritza bikaina: sormenaren harrak eta lanerako zintzotasunak bat egiten dutenean emaitza sirrara besterik ezin da izan, horra hor Histriónen proposamena.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2009/05/15 21:00 2009/05/15 22:052009/05/15 21:00 - 22:05
- Non
- ZORNOTZA ARETOA