"Del maravilloso mundo de los animales: LOS CORDEROS"
HISTRIÓN TEATRO. Histrión konpainia andaluziarra, Daniel Veronese dramaturgo argentinar ospetsuaren (El método Gronhölm,Espía a una mujer que se mata, Mujeres soñaron caballos ) zuzendaritzapean, gaur egungo gizarte modernoaren parodia basati hau aurkeztera datorkigu. Aurreko lanen ildo beretik, egileak (Veronese bera) pieza iluna sortu du, ikuslearen begietara absurduaren antzerkiko istorio lazgarri gisa abiatzen dena. Ikuskizuna, aurrera egin ahala, indartuz doa eta ikuslea harrituta uztea lortzen du.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2010/12/10 21:00 2010/12/10 22:052010/12/10 21:00 - 22:05
- Non
- ZORNOTZA ARETOA