Hemen zaude: Hasiera Agenda "Ciudad de vida y muerte"
Dokumentu Akzioak

"Ciudad de vida y muerte"

CHINA, 2009. Lu Chuan. Nanking-eko sarraskia, hiriburua 1937ko abenduaren 13an erori ondoren Japongo Enperadorearen Armadak Txinako hiri horren inguruetan burututako basakerien erakusgarria da. Filma (lehenago "Nanjing! Nanjing!" izenburuaz ezagutua) zenbait pertsonaiaren patuari darraie. Pertsonaietako batzuk benetakoak dira, beste zenbait fikziozkoak. Adibidez, bereizi gabe burututako erailketa izugarritik ihes egin nahian bizirik iraun nahi duen soldadu txinatarra, armada nipondarrak gauzatutako astakeriek traumatizaturik bizi den militar japoniarra, ahalik eta bizitza gehien salbatu nahian diharduten maistra edota negozio gizon alemaniarra... BANAKETA: Liu Ye, Gao Yuanyuan, Hideo Nakaizumi, Fan Wei, Ryu Kohata, Qin Lan, Jiang Yiyan, Zhao Yisui, Yao Di, John Paisley, Yuko Miyamoto, Liu Bin, Beverly Peckous, Aisling Dunne, Sam Voutas, Zhao Yisui. Concha de Oro ZINEMALDIA DONOSTI 2009

Zer
ZINE-KLUBA
Noiz
2010/12/28 20:00 2010/12/28 22:15
2010/12/28 20:00 - 22:15
Non
ZORNOTZA ARETOA