Cantando bajo las balas
K. Producciones-Teatro Meridional. Antonio Alamok idatzitako testua dauka oinarri Cantando bajo las balas izeneko lanak. Historiako lehenengo ekitaldi frankistaren narrazioa dugu, lehenengo pertsonan idatzia. Eguna, 1936ko urriaren 12a eta tokia, Salamankako Unibertsitateko paraninfoa. Ekitaldi hartara bertaratutakoen artean, bi izan ziren goiz hartako protagonista nagusiak: Millan Astray jenerala eta Miguel de Unamuno. Gainerako guztien izurako, sinetsi ezineko biolentziaz aritu ziren elkarren aurka, eta gutxi falta izan zen borrokan ere has zitezen. Azpimarratzekoa da, Alvaro Lavín (T. Meridional) zuzendari duen lan honetan, Adolfo Fernández aktore ospetsuaren interpretazio biribila militar frankista maltzurrarena eginez.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2008/01/18 00:00 2008/01/19 00:002008/01/18 00:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA