"BABILONIAKO LOREAK"
FTI ANTZERKIOLA IMAGINARIOA. Hegoak kontzertu bat eman behar du. Kontzertua baino lehen azken agurra eman behar izan dio Ines amonari. Ezinbestean, burura etorri zaizkio amonaren azken egunak, eta ikusleei jakinaraziko die imajinatzen eta gogoratzen duen guztia. Amorruz, alaitasunez, tristuraz, maitasunez, azken egun horiek kantu bilakatuz, kantua eginez, mila aldiz madarikatua den Babilonia (Jainkoaren atea; loreen erresuma) hor dagoen arren. Bost urte eta gero FTI Antzerkiola Imaginarioa sorkuntza lan berri hau estreinatuko du, kantuz jarraitzeko eta poesia idazten jarraitu ahal izateko legitimotasuna errebindikatuz, Auschwitz hor dagoen arren. BANAKETA: Ander Lipus, Espe Lopez, Miren Gaztañaga, Mirian K. Martxante, Alex Gerediaga. EGILEA: Jon Gerediaga. ZUZENDARITZA: Ander Lipus.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2009/10/09 21:00 2009/10/09 23:002009/10/09 21:00 - 23:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA