"ARIZONA"
MUTIS PRODUCCIONES. Juan Carlos Rubiok idatzi eta zuzendu duen lanaren jatorria prentsan agertutako honako albiste hau izan zen: zibil iparamerikarrak elkartu egin dira, elkarren artean Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan patruilak osatzeko eta legez kanpoko etorkinen sarrerari aurre egiteko. George eta Margaret (antzezlaneko pertsonaiak) basamortu erdian zain daude, "hegoaldeko bizikideekin gogoeta egiteko" baina ordu gutxi nahikoak dira argi gera dadin gizakien parte handiak ezagutzen duen gogoeta bakarra indarkeriaren erabilera dela. Haizea, isiltasuna eta bi pertsonaia patetiko horien zentzugabeko elkarrizketak dira pertsonaiak inguratzen dituen basamortu horretako harea bezain lehorra den testuaren muina. BANAKETA: Aurora Sanchez, Alberto Delgado. ESZENOGRAFIA: Jose Luis Raymond. JATORRIZKO MUSIKA: Isabel Montero. EGILEA ETA ZUZENDARIA: Juan Carlos Rubio. IRAUPENA: 70'
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2009/12/18 21:00 2009/12/18 22:102009/12/18 21:00 - 22:10
- Non
- ZORNOTZA ARETOA