Hemen zaude: Hasiera Agenda "ANIMALES ARTIFICIALES"
Dokumentu Akzioak

"ANIMALES ARTIFICIALES"

MATARILE TEATRO. Matarile Teatro, meritu osoz, antzerki garaikide hoberenaren benetako erreferentzia bilakatu den konpainia galiziarra da. Hainbat jatorritako testuak (Knapp-Enric Gonzalez-Ana Vallés) eta antzeleen beraien ekarpenak erabiliz, Ana Vallések antzerki lan argia, atsegina, probokatzailea eta aldi berean koherentea prestatu du. Naturalaren eta artifizialaren arteko dialektika, norberaren mugen eta pertsonen edo gauzen izaera iragankorraren gaineko kontzientzia, dira ikuskizunaren oinarrietako batzuk. BANAKETA: Helen Bertéls, José Campanari, Mónica García, Mauricio Gonzalez, Iván Marcos, Ricardo Santana, Ana Vallés, Hugo Portas, Ramón Vázquez. ARGIZTAPENA, ESZENAKO ESPAZIOA: Baltasar Patiño. SORKUNTZA ETA ZUZENDARITZA: Ana Vallés. IRAUPENA: 100'

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2009/10/24 20:00 2009/10/24 21:40
2009/10/24 20:00 - 21:40
Non
ZORNOTZA ARETOA