"Ajami"
ISRAEL, 2009. Scandar Copti, Yaron Shani. Jaffa-ko Ajami auzoa juduen, musulmanen eta kristauen kulturen eta ikuspegien arragoa da. Atzera begiratuta eta pertsonaien bidez, lekuko bihurraraziko gaituzte, erakutsiaz egoera zenbateraino bilakatu den jasanezin: Nasri, izuturik bizi den 13 urteko mutikoa; Malek, Israelen legez kanpo lan egiten duen errefuxiatu palestinarra; Binj, emaztegai juduarekin batera etorkizun distiratsua izango duela amesten duen palestinar aberatsa; eta Dando, anaia desagertua aurkitzeko obsesioarekin bizi den polizia judutarra. 2010eko Oskar sarietarako aukeratu zuten Israelen, ingelesez ez diren filmen sailean. BANAKETA: Shahir Kabaha, Ibrahim Frege, Fouad Habash, Youssef Sahwani, Ranin Karim, Eran Naim, Scandar Copti, Elias Sabah, Hilal Kabob, Nisrin Rihan, Tami Yerushalmi, Moshe Yerushalmi, Sigal Harel, Abu-George Shibli.
- Zer
- ZINE-KLUBA
- Noiz
-
2010/11/23 20:00 2010/11/23 21:302010/11/23 20:00 - 21:30
- Non
- ZORNOTZA ARETOA