"ADOSADOS"
UROC TEATRO. Binan-binan bizi dira, txalet adosatu batean, gizona eta emakumea, beste horrelako bikote askoren moduan. Ez da ongi bereizten zein den zein, gizona ala emakumea, ez eta ikuslearen ezkerretara edo eskuinetara eserita nor dagoen ere. Iritzia ematen hasiz gero, gauza guztiei buruzko iritzia emango dute. Inmigrazioa, segurtasuna, alderdiz aldatzen direnak, politika eta, guztiaren gainetik, momentuan gertatzen ari dena: antzerkia, bizitza bera bezain faltsua izaten dena. Eta bi horiena egiteko, Madrilgo eszenatokietan beteranotasun handia duten aktore eta egileak: Petra Martínez eta Juan Margallo (Tábano, El Búho, El Gayo Vallecano,..).
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2008/11/08 20:00 2008/11/08 22:002008/11/08 20:00 - 22:00
- Non
- ZORNOTZA ARETOA