Hemen zaude: Hasiera Agenda “Julio Verneren azken bidaia”
Dokumentu Akzioak

“Julio Verneren azken bidaia”

GORAKADA TEATROA. Hirurogeita hamazazpi urte bete ditu Vernek, ikusmena nabarmen urritu zaio, eta badaki denbora amaitzera doakiola, erlojua kontra duelako. Bulegoan dago, bertatik irten gabe, lan eta lan. Hil aurretik, idazten ari den istorioa amaitzeak obsesionatzen du. Ezin utz dezake amaitu gabe, istorioaren neskato protagonista, Dodó, bertan behera lagako bailuke, nekez itzuli daitekeeneko leku batean. EGILEA: Joki Oregi. IDEIA ETA GIDOIA: Jokin Oregi, Alex Diaz. BANAKETA: Javi Tirado, Ainhoa Alberdi, Zigor Bilbao. MUSIKA: Fran Lasuen. ZUZENDARITZA: Alex Diaz. IRAUPENA: 55'. Euskeraz

Zer
UMEENTZAKO ANTZERKIA
Noiz
2010/04/17 18:00 2010/04/17 18:55
2010/04/17 18:00 - 18:55
Non
ZORNOTZA ARETOA