Errautsak
ARTEDRAMA - LE PETIT THEATRE DE PAIN . Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtu da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeundenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.
- Zer
- ANTZERKIA
- Noiz
-
2010/11/25 20:00 2010/11/25 21:202010/11/25 20:00 - 21:20
- Non
- ZORNOTZA ARETOA