Hemen zaude: Hasiera Agenda “El idiota en Versalles”
Dokumentu Akzioak

“El idiota en Versalles”

ARDEN PRODUCCIONES. Zer egin dezake Molièrek, komedia-idazleak, tragedia klasikoa egiteko agindua betetzeko? Nola esango dio, bada, ezetz, Eguzki Erregeari? Uko egin? Hasiera-hasieratik egin izan dio arteak aurre boterari. Sortzaile guztiek ikusi dute beren burua elkarbizitza gogor horretan murgildurik: gobernatzen dutenekiko mendekotasuna dute sortzaileek, eta agintariek sortze-lanen kontrola darabilte. Umorez eta sarkasmoz beretiko ukitua erantsita antolatu du testu hau Arden konpainiak, inguruan duen guztia islatzeko sortzaileek daukaten armarik egokiena erabilita. EGILEA: Chema Cardeña. BANAKETA: Juan Carlos Garés, Amparo Vayá, Chema Cardeña, Jerónimo Cordelles. ZUZENDARITZA: Carme Portacelli, Chema Cardeña. IRAUPENA: 90'. Bazkideentzako doan

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2010/04/24 20:00 2010/04/24 21:30
2010/04/24 20:00 - 21:30
Non
ZORNOTZA ARETOA