Agenda
Maila bat gorago"Murren bidaia" BEHI BIS- Umeentzako txotxongiloak
Mur Afrikatik etorri da eta Txema hemen bizi da. Elkar ezagutu eta lagun egiten dira. Broderrek uste du kontuz ibili behar dela beltzekin. Beren familiek ez dute begi onez ikusten. Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk altuak, besteak baxuak; batzuk lodiak, eta besteak meheak. Zein polita den desberdintasuna! Zuriak eta beltzak... Ala ez?
"Wilt" ADOS teatroa
“Esan gezurra, besteek sinesteko” Wilt XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa dugu. Tom Sharperen lana da, lehenengo aldiz taularatuko dena, eta zinezko ikurra literatura garaikidean, batez ere, komediaren alorrean. ADOS teatrokoek ikuskizun dibertigarria, garratza, entretenigarria eta aldi berean, hausnarketara eramango gaituena, egin dute. Batzuetan gezurra esatea beharra dago besteek sinetsiko badigute
"Ninika" ELIRALE
Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina. Sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horretan, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin. Hiru dantzarirentzako koreografia-lan honetan poesia eta absurdotasuna korapilatzen dira hainbat sainetetan
"The California Honeydrops" JAZZ-BLUES ZIRKUITUA
Oakland-eko (Kalifornia) banda hau musika amerikarraren erroetan murgilduko da, blues, soul, gospel, second line New Orleans Jazz eta rhythm&blues estiloak besarkaturik. Emanaldietan, erritmo eta musika-tresna tradizionalak, lixibarako taula edota Soul Tuba –hari bakarreko giderrarekin batutako kuboa, antzina kontrabaxu gisa erabili ohi zena- kasurako, nahasten dituzte euren jatorrizko musikarekin. Ahotsen armonia, haize-tresnen konponketa zainduak eta New Orleanseko txokorik sakonenetatik erauzia izan den erritmo-sekzioa nabarmentzen dira euren lanean